NOR NAIZ?


NOR NAIZ?

Arritxu izena dut, 42 urte ditut eta Zumaiarra naiz.
Ingenieritza teknikoa ikasi nuen MUn eta ondoren Grenoblera joan nintzen Goi Mailakoa egitera.

Ikasketak bukatu ondoren enpresa pribatuan ibili nintzen lanean 12 urtez eta krisiarekin batera kaleratzeak egon ziren, ni tartean nintzelarik. Ingurukoek langabezian nengoen bitartean CAPa ateratzera bultzatu zidaten. Master hau bukatu nuenean, Hezkuntzako zerrendetan nengoen, eta urte guztiko plaza bat hartzeko suertea izan nuen Lanbide Heziketan (Errenteriko Don Bosco ikastetxean). Ordutik Lanbide Heziketan nabil irakasle oso gustora.

Aldaketa izugarria izan zen, baina ez naiz batere damutzen nere lanbide berriataz.

Bestalde, mendia, kirola egitea eta nere ITZURUN hondartza maitea (eta bertako eguzki sartzeak) izugarri gustatzen zaizkit.

ZER ESPERO DUT?

Kurtso honetatik espero dudana herramienta digital erabiltzen lagungarri izango zaizkidan gauzak ikastea da.

Baita ere, ikaskideen perfila anitza ikusi ondoren, bakoitzaren esperientzia eta bizipinekin nere ezagutzak aberastea ere espero dut.

NOR NAIZ DIGITALKI?

Digitalki herramienta batzuk erabiltzen ditut lanean (moodle, Google+,...) baina orokorrean nere sensazioa da ez naizela oso habila gauza hauetan eta beti eguneratzen ibili beharra dudala da.

Gainera aurten, ikastetxeko IKT pedagogo ardura dudanez, Gaitasun Digitalei loturik dagoen edozer gai asko interesatzen zait, gehiago formakuntza baldin bada.

jueves, 8 de diciembre de 2016

OLE INSTITUTO SECUNDARIA

Aqui teneis nuestro CANVAS

OLE instituto secundaria


Agur

No hay comentarios:

Publicar un comentario